XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bik, sakonago jotzen dutelarik, gizazeinuak dirudite; beste biak, ots goi meagodun dirala, emaezkilak.

Txiztularia ta ttunttunduna, Amasako semeak biak, Inazio gure patroi aundia jotzen aurretik ari zirala, Juan Joxe Alkatea ta bost zinegotziak, oi bezela, udaletxetik ateratzean, asi ziran zeinu berriak oska.

Beren otsa entzunta, sukaldeko bost emakumeok txaloka, eltze ta kazpel, burruntzi ta brisela sutan, aingeruen ardurapean, utzita, leyoetara irten ginan.

Elizaurrea, sagar-urtampecirc;tan sagaztiak alez bezela, gizakiz bete-bete-betea gekusen; eta oro, txilibitariak ere bai, gora begira birloratuak zeuden.

Eztakit zer sartu zitzaidan belarrian barrurago: zeinuen otsa, ala gizon ta gixon, andere ta andere ayen zalaparta.

Begiak malko gozoz bustirik genituen ta ezpainak barrez, zintzurra deadarka ta biotza taup-taup zebilzkigun-artean.

Alako pozaldirik eztu ez nere ez besteren gogok, Leaburuarrenek beintzat, egundo izan.

Tamalez nik, Pazko izanarren, goizmezatxo batez naikotu bear izan nuen.

Meza nagusitan itzaldia ta oyuketa nolakoak izan ziran eztakit.

Oyulariak Tolosarrak omen-ziran geyenak.